Animaliek Lagundutako Hezkuntza

Pertsona-animalien arteko elkarreraginean ematen diren onurak oinarritzat hartuta hezkuntza esku-hartzea da. Animaliek Lagundutako esku-hartzeetan prestakuntza duen hezkuntza profesional batek zuzenduko du eta pertsonen ikasketa integral hoberena lortzeko, hezkuntza helburu zehatz eta neurgarriak izango ditu.

Parte-hartzen duten animalia guztiek, bereziki hautatuta eta hezita daude eta nahikoa eskarmentua dute ongizate baldintzetan beraien parte hartzea bermatzeko.

Azken Sarrerak

Irakurri Gehio +03 Apirila 2018 By Biat Bat in AUTISMO, TEA

ABRIL, el mes del Autismo

¡ EZAGUTU GURE PROGRAMAK !

IKASKETA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEI ZUZENDUTAKO PROGRAMAK

Animaliak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako programetan parte-hartzea, ikasteko ingurune hobea sustatzen du, segurtasuna, konfiantza eta motibazioa handituz. Hau oinarritzat hartuta, ikaskuntza prozesua, haurtzaroan eta nerabezaroan garapen orokor optimoa sustatzeko helburuarekin.

Eskolaratze ereduaren arabera bi azpiprograma banatu daitezken:

HEZKUNTZA BEREZIKO IKASTETXEETAN PROGRAMAK

GELA EGONKORRETAN PROGRAMAK

Saioak zentro berean egiten dira, banaka, bikoteka edo taldeka, ikaslearen beharren arabera eta erreferentziako profesionalarekin. Ikasgelan garatzen den metodologiari eta lan egiteko moduari ahalik eta modu naturalean egokitzen saiatzen da esku-hartzea.

IKASTETXE ARRUNTETAN PROGRAMAK

Ikastetxe arruntetan egiten diren programetan animaliak sartzeak irakaskuntza eta ikaskuntza ingurune ezin hobea sustatzen du. Segurtasuna, konfiantza eta motibazioa oinarritzat hartuta, haurtzaroan eta nerabezaroan garapen integralaren optimoa sustatzeko helburuarekin.

Programak,Haur Hezkuntzako lehen ziklotik hasita, bigarren hezkuntzako ikasleei arte, zuzenduta daude. Programa mota, hezkuntza helburuen arabera aldatzen da, curriculumeko edukiak landuz, edota baloreetan etab. landuz.

Epe luzerako programak edota tailer espezifikoak egin daitezke:

  • Animalienganako erantzukizuna eta errespetua
  • Irakurketa eta idazketa. IRAKURKIDE
  • Birziklapena
  • Aniztasuna aberastasun iturri gisa
  • Etab

Animaliek Lagundutako Hezkuntza, ikasleen interesetatik abiatzen diren eta bere gaitasun berrien ikasketen garapenean modu aktiboan parte-hartzeko hezkuntza proiektuak egiteko aukera bikaina eskaintzen du.

IGO