Gardentasuna

Gardentasuna, gizarte-erakunde gisa dugun betebeharren artean bat da, hala elkartearen kudeaketan nola, burutzen ditugun ekintza guztietan.

Jarraian, 2017ko azaroaren 27an estatutuetan egin ziren azken aldaketa eta
erregistroa aurki ditzakezu

Estatutoak

Gaur egungo Administrazio Kontseilua 2022ko otsailaren 17an egin zen bileran onartu zen:

  • Lehendakaria: Itziar Azpiroz Imaz
  • Lehendakariordea: Margarita Sánchez San Venancio
  • Idazkaria: Javier Méndez Sánchez
  • Diruzaina: Pedro Mª Carabias Dehesa
  • Kideak:
    • Josune Azpiroz Imaz
    • Maite Poveda Larraza

Memoriak

Balioak

Aniztasun funtzionala edota zailtasun sozialean dauden pertsonen ongizatea bultzatzeko, funtsezko balioetan oinarrituta lan egiten duen erakunde independentea gara.

  • Aniztasun funtzionala edo zailtasun sozialean dauden pertsonei eragiten dieten arazoekiko sentsibilizazioa, konpromezua eta inplikazioa.
  • Aniztasun funtzionala edo zailtasun sozialean dauden pertsonen banakako gaitasunak errespetatzea eta indartzea.
  • Profesionaltasuna, etika eta talde-lana.
  • Ikuspegi globala eta tokiko ekintza.
  • Herri administrazioarekin eta beste gizarte-erakundeekin lankidetzan aritzea, gizartean behar gehiago dituzten pertsonen gure programetan parte hartzea ahalbidetzeko helburuarekin.

Ikuspegia

Administrazio publikoek, gizarte-erakundeek eta herritarrek onartutako erreferentziazko gizarte-erakunde izatea. Kalitatea eta etika profesionala oinarri izanda, animalien ongizatetik abiatutako eta ebidentzian oinarritutako proiektu berritzaileak eta eskuragarriak garatzen dituena.

Misioa

Pertsonen eta animalien arteko elkarreraginaren bidez, aniztasun funtzionala edota zailtasun sozialean dauden pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea da, zehazki Animaliek Lagundutako Esku-hartzeen (ALE) eta Laguntza txakurren trebakuntza programen bidez.

Horretarako, animaliek lagundutako terapia, hezkuntza eta aisialdi programak garatzen ditugu, bere garapenean beharrak dituzten haur eta gazteekin, genero-indarkeria jasan duten haur, gazte eta emakumeekin, aniztasun funtzionala, gizarte zailtasun sozialean dauden pertsonekin, adineko pertsonekin, etab.

IGO