ISTORIA

Istoria

Biak Bat, Altsasun 2011.urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak erdigune izanda, behar psikosozialak asetzeko proiektu social berritzaile gisa sortua.

Iosu Méndez eta Josune Azpirozek sortu zuten, beraien konpromezu sozialetik abiatuta eta
animaliek behar desberdinak dituzten pertsonei eman ahal dieten laguntza handia oinarri
hartuta.

Horrela 2009an Mendilur Elkartearekin elkarlanean hasten dira, bertan behar bereziak zituzten
familia eta haurrei zuzendutako animaliek lagundutako jarduerak burutuz. Esperientzia
positibo horren ostean eta burutzen dituzten esku-hartzeak hobetu nahian, prestakuntza
espezifikoa jasotzen dute 2011n eta animaliek lagundutako esku-hartzeetan: terapia,
hezkuntza eta aisialdian, espezializatzen dira.

Bere grina eta lanbidea, txakur hezkuntza eta psikologia bat egitea lortzen dute Biak Bat
elkartea sortuz. Animalia eta pertsonen arteko elkarreraginean sortzen diren onurak oinarri
hartuta, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proiektua hain zuzen.

Gaur egun, osasun zientzien, hezkuntzan eta animalien heziketa alorreko diziplina anitzeko
lantaldea osatzen dugu, aniztasun funtzionalean, gizarte zailtasunean dauden pertsonen
beharretan eta animalien ongizatean espezializatutakoa. Gure lanaren oinarria pertsonen eta
animalien arteko elkarreraginean gertatzen diren bi noranzkoko onurak izaten jarraitzen du.

Urte hauetan guztietan, umeei eta adinekoei zuzendutako programak sendotu ditugu,
Nafarroako Gobernuarekin laguntza txakurren eskubideen inguruko Estatuko lehen gida
argitaratu dugu, baita indarkeria jasan duten haurrei arreta emateko programa berritzaileak
ere eta gure programei lotutako ikerketa proiektuak.

Gure lana, animalien ongizatetik pertsonen ongizatera, eta alderantziz doa.

IGO