• IDIOMAS  
  • CAS
  • EUS

Biak Bat

  • Inicio
  • Biak Bat
    • Historia
    • Equipo
    • Transparencia
  • Intervenciones Asistidas con Animales
    • Terapia
    • Educación
    • Actividades
    • Otras Intervenciones
  • Formación
  • Colabora
  • Blog
  • Contacto
jueves, 24 agosto 2017 / Publicado en Varios

«Bisita nazazu, zure irria eman» Baztanen

«Txakurren bisitek pastila bat baino askoz gehiago balio dute”

 

Ivonne parte-hartzaileen goxotasuna jasotzen

Biak Bat talde osoa kotxean goaz, ezin ditugu  begiak leihotik kendu, izugarrizko paisaiak ditugu gure inguruan, ez dago dudarik, Baztanen gaude eta Elizondora iristeko bost minutu besterik ez dira falta.

“Bisita nazazu, zure irribarrea eman” honaino ekarri gaitu. Baztango Udalak finantziatutako 3. adinekoei zuzendutako Animaliek Lagundutako bisita programa da hau.Francisco Joaquin Iriarte egoitzako sarreran gaude iada, atzean dauden hiru protagonistek bere lagunak ikusteko gogoekin daude, Lúa, Ivonne eta Nipón dira gaur etorri diren txakurrak.

Gaur gure azken eguna da, honekin lau bisita egin ditugu 3. Adineko egoitza honetan bi talde ezberdinekin, uztailean bi bisita lehenengo taldearekin eta orain abuztuan beste bi bigarren taldearekin. Guztira 26 pertsonek hartu dute parte udako programa honetan.

Ivonne, Nipon eta Lua Biak Bat-eko profesionalekin saioa bukatzean

 

Azkeneko urteetan, hainbat ikerketen ondorioz, jakin dezakegu animaliak oso onuragarriak direla pertsonen errekuperazioan, tratamenduan eta bizitza kalitatea hobetuz. Bestalde, sentimendu positiboak sortzen dituzte (poztasuna, maitatuak sentitzen dira, bakardade sentimendua murrizten da…) eta auto estimua handitzen laguntzen dute.

Beraz,gustura egon direla argi dago, honako esaldi hauek esan dizkigute parte-hartzaileek:

– “Txakurren bisitek pastilla bat baino askoz gehiago balio dute”

– “Ez nuen parte hartu nahi, baina benetan merezi izan du”

– “Mila esker etortzeagatik, benetan”

What you can read next

En el ocio…»Cuenta conmigo-kontatu nirekin»
Muchas gracias-mila esker
Perros que cambian vidas-Capacitarse para entender la discapacidad

Contacta con Biak Bat

    Alsasua (Navarra)

    info@biakbat.eus
    formacion@biakbat.eus
    psicologia@biakbat.eus

    +34 646 12 37 68

    Aviso Legal | Política de Privacidad | Política de Cookies

    Diseño y desarrollo: TaPuntu

    SUBIR