2011.urtetik Biak Bat-en bere bi grinak elkartu ditu, bere garapenean beharrak dituzten haurrei arreta eta Animaliek Lagundutako esku-hartzeak. Arreta goiztiarra eta animaliek lagundutako esku-hartzeetan espezializatua, haur psikologian, esku-hartze soziala, genero indarkeria eta haur hezkuntza ikastaroekin bere prestakuntza osatu du.
Hasieratik, Biak Bat-eko gizarte proiektuak koordinatu ditu eta 2012.urtetik Animaliek Lagundutako esku-hartzeetan prestakuntza ezberdinak ematen ditu estatuko unibertsitate eta formakuntza zentro desberdinetan, baita Italian ere. 2014az geroztik, unibertsitate desberdinetako Pedagogia, Psikologia eta Gizarte Hezkuntzako ikasleen praktika programen tutore da.
2017az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, "Aztarna Uzten, Animaliek Lagundutako Terapia programaren diseinu, inplementazio eta ebaluazio" ikerketa taldeko kide da.
2011.urtetik Biak Bat-en animalien trebatze eta ongizateari dagokionez etika, profesionaltasuna eta pasioa jartzen ditu. Animalien ongizatean eta Ansinoterapian espezializatua, Lanbide Hezitzailea eta Segurtasun Pertsonaleko Pertsonen, Txakurren Gidak espezializazioa prestakuntza emateko, barne Ministerioak baimendutako prestatzailea da.
Txakurren jokabide aldarazte teknikaria eta Detekzio txakurren eta bilaketa eragiketak, salbamendu eta biktimak erreskatatzeko txakur instruktorea da.
Beloaran Txakur-Zentroaren zuzendaria eta 2017tik, Txakurrekin Kirol Detekzioan ari da FEPDEko (Espainiako Txakur Kirol Detekzioko Federazioa) lehiaketetan parte-hartzen emaitza oso onekin. 2017an I.mailako Kirol Detekzioko Espainiako txapelduna izan zen eta 2018an berriz, II. Mailako Kirol Detekzioko Espainiako txapelduna. Beloaran Txakur kirol detekzio klubaren zuzendaria eta 2018an estatuko kluberik onenaren saria lortu zuen.
Baita ere, Frantziar Ring kirolean ere lehiketatan parte hartzen du II.graduan, Espainian eta Frantzian.
2012tik Animaliek Lagundutako Esku-hartze ikastaroetan estatuko zentro eta unibertsitateetan irakasle moduan dabil eta 2017tik Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, "Aztarna Uzten, Animaliek Lagundutako Terapia programaren diseinu, inplementazio eta ebaluazio" ikerketa taldeko kide da.
2016tik Biak Bat-en, pertsonen eta animalien arteko elkarrekintza bidez.aniztasun funtzionala duten pertsonen gaitasunak bultzatzeko konpromezua du.
Aniztasun funtzionala duten Pertsonen Arreta Integraleko Master ofiziala, adimen emozional eta animaliekin lagundutako esku-hartzeen formakuntza desberdinekin osatzen du.
Biak Bat-en boluntario sarearen arduraduna eta proiektu sozialen koordinatzaile teknikoa. Esperientzia zabala du aniztasun funtzionala duten helduen autonomia eta autodeterminazioaren sustapenean, baita bizimodu independentearen sustapenean eta pertsonengan zuzendutako plangintza eta egokitzapen trebetasunak hobetzeko ere.
2016tik Animaliek Lagundutako Esku-hartze ikastaroetan estatuko zentro eta unibertsitateetan irakasle moduan dabil eta 2017tik Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, "Aztarna Uzten, Animaliek Lagundutako Terapia programaren diseinu, inplementazio eta ebaluazio" ikerketa taldeko kide da.
2021az geroztik Biak Bat-en haurren eta gazteen garapenaren alde lanean Animaliek Lagundutako Esku-hartzeen bidez.
Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea, hezkuntza-beharrei, irakurketa-idazketa-garapenean, hizkuntza-nahasmenduei, psikomotrizitateari, funtzio exekutiboei, jazarpenari, trebetasun logiko-matematikoen garapenari eta adimen emozionala duten ikasleei arreta emateko prestakuntza ezberdinekin osatzen dena.
Gizarte bazterketa arriskuan dauden neska-mutilen arretarako eta aniztasun funtzionala duten gazteei lan-merkatuan txertatzeko hainbat entitate eta proiekturekin elkarlanean aritu da. Baita Gaixotasun Arraroak dituzten pertsonen hezkuntza-inklusioa sustatzeko NUPeko ikerketa taldeekin ere.
Cake, 2011n Biak Bat-era iritsi zen txokolate koloreko labrador retriever bat da, txakur taldeko lehena izanik.
Gaur egun, berriz, saioetan parte hartzen ez duen arren, iada jubilazioaz disfrutatzen ari da, berarekin abian jarritako programa ugari ere abian jarraitzen dute, esate baterako, adinekoen egoitzetan bisitak eta aniztasun funtzionala duten umeen programak.
Txokolatea bezain gozoa eta maitakorra, Biak Bat-en 8 urte hauetan asko gozatu du.
Zalantzarik gabe, ezagutzen duen jende askorentzat txakur oso berezia da.
Nipon, Biak Bat-era 2014an iritsi zen beltz koloreko labrador retriever bar da.
Txakur zoriontsua , beti jolasteko gogoekin eta benetan maitagarria da. Gaur egun, hainbat programetan parte hartzen du, batez ere, aniztasun funtzionala, portaera-zailtasunak dituzten haur eta nerabeekin eta adineko pertsonekin.
Maitasuna eta poza banatzen du, nonahi.
Ivonne, Biak Bat-era 2016an iritsi zen txokolate koloreko labrador retriever bat da.
Bihurria, irekia eta oso gozoa da. Gaur egun, aniztasun funtzionala duten haur eta gazteen programetan parte hartzen du, baita ere adinekoekin eta hezkuntza bereziko programetan ere. Berarentzat, saioak joko bat dira eta gertu dagoenari, irribarrea lapurtzeko gai da.
Lua, Biak Bat-era 2015ean iritsi zen kanela koloreko labrador retriever bat da.
Esanekoa eta dibertigarria, benetan zoragarria da. Gaur egun, haien garapenean zailtasunak dituzten haur eta gazteekin, adineko pertsonekin eta garun paralisia duten pertsonekin parte hartzen du programetan.
Beti musu emateko eta jolasteko prest.
Inka, Biak Bat-era 2015en a iritsi zen Golden Retriever bat da.
Sentikorra, berezia eta beti jolasteko prest. Gaur egun, haien garapenean zailtasunak dituzten haur eta gazteen, baita ere adineko pertsona eta garun paralisia duten duten pertsonen programetan parte hartzen du.
Bere sentikortasunari esker pertsona berezienetara iristeko gai da.
Duna, Biak Bat-era 2012an iritsi zen kanela koloreko labrador retriever polit bat izan zen, elkartean bere bizitzaren bigarren aukera bizi eta programa desberdinetan parte hartu zuen 2016ra arte.
Mugitua, alaia eta dibertigarria zen, berarekin batera, Animaliek Lagundutako Hezkuntza programak abiarazi genituen. Buruko gaixotasuna duten pertsonen eta aniztasun funtzionala duten haurrei zuzendutako programetan biziki gozatu zuen.
Zalantzarik gabe, egunero emandako aukera eskertu zuen oso txakur berezia izan zen.
Txikilin, Biak Bat-era 2016ean iritsi zen katu persiarra da.
Elkartean, bere bizitzako hirugarren aukera bizitzen ari da eta ezagutzen duten pertsona orori bihotza lapurtzeko gai da.
Lo egin, paseatu eta eguzkitan etzatea dira bere grinak, baita ere jendartean egotea. Saltsa guztien perrexila da.
Gaur egun, haien garapenean beharrak dituzten haurrak eta gazteak dituzten programetan parte hartzen du, baita ere genero indarkeria egoerak bizi duten haur eta gazteekin.
Oreo, Biak Bat-era 2015ean iritsi zen katua da.
Lasaia, maitakorra (bakarrik berak nahi duenean, noski) eta bere inguruan gertatzen denari adi-adi behatzea gustatzen zaio.
Gaur egun, haien garapenean beharrak dituzten haur eta gazteen programetan parte hartzen du, noizean behin.
Clemen, Biak Bat-era 2017an iritsi zen dortoka errusiarra da.
Eguzkia, errukula eta marrubiak jatea eta zelaietan goitik behera ibiltzea maite du.
Ezagutzen ez bazaitu, pazientzia eta lasaitasunarekin bere konfiantza irabazi beharko duzu.