• LANGUAGES  
  • CAS
  • EUS

Biak Bat

  • Inicio
  • Biak Bat
    • Historia
    • Equipo
    • Transparencia
    • El Centro
  • Intervenciones Asistidas con Animales
    • Terapia
    • Educación
    • Actividades
    • Otras Intervenciones
  • Formación
  • Colabora
  • Blog
  • Contacto
martes, 02 septiembre 2025 / Publicado en Formación

13.prestakuntza-ikastaroa

Biak Baten 2012tik ari gara prestakuntza eskaintzen, profesionalentzat eta gizaki-animalia elkarrekintzaren onurak aplikatzeko interesa duten pertsona guztientzat. 2025/2026 ikasturtean, Biak Baten 13. prestakuntza-ikastaroari ekingo diogu. Jarraian, ikasturte honetan prestakuntza nolakoa izango den zehazten dizuegu:

“Animaliekin Lagundutako Interbentzioetarako Sarrera” ikastaroa

Azaroan hasiko dugu prestakuntza “Animaliekin Lagundutako Interbentzioetarako Sarrera” ikastaroarekin.

  • Datak: azaroaren 22 eta 23
  • Iraupena: 12 ordu
  • Formatua: aurrez aurrekoa
  • Izen-emate epea: 2025/09/15etik 2025/11/21era
  • Prezioa: 160 € (urriaren 1a baino lehen ordainduz gero %15eko deskontua)

Animaliekin Lagundutako Interbentzioetarako   entrenamendu-prestakuntza*

Asko eskatu diguzue eta 2026an berriz eskainiko dugu entrenamenduarekin lotutako prestakuntza.

  • Aurrez ikusitako datak: 2026ko otsailetik aurrera, asteburuetan
  • Modalitatea: aurrez aurrekoa eta etxeko lana
  • Informazio gehiago: 2025eko azarotik aurrera

*Entrenamendu-prestakuntza egiteko beharrezkoa da aurretik gurekin “Animalien Lagundutako Esku-hartzeen Sarrera” ikastaroa egitea edo antzeko prestakuntza egin izana beste erakunde batekin. Prestakuntza egiaztatzeko, titulua eta egindako prestakuntzaren edukia aurkeztu beharko dira.

Online prestakuntzak

2025eko urriaren 1etik aurrera, online prestakuntza grabatuak martxan jarriko ditugu.

  • Prestakuntzen gaiak:

Animaliekin Lagundutako Terapia genero indarkeria jasandako haur eta gazteentzat

Zenbakiak eta animaliak. Animaliak ikasketa prozesuetan elementu motibatzaile eta indartzaile gisa

Dolua haurtzaroan. Senide eta animalien galerak

Ekintzailetza Animaliekin esku-hartzeetan

  • Iraupena: gutxi gorabehera 3 ordu/prestakuntza
  • Prezioa: 50 €/prestakuntza
  • Datak: zure erritmora
  • Grabazioetarako sarbidea: ikasle bakoitzak 60 eguneko sarbidea izango du grabazioetara

Eskerrik asko!

What you can read next

Concurso fotográfico 20/21 -> Beca de formación
SEMINARIO APLICACIÓN INTERVENCIONES ASISTIDAS CON ANIMALES EN PERSONAS CON ALZHEIMER
Seminario «Intervenciones Asistidas con Animales para menores expuestas/os a violencia de género» Programa Aztarna Uzten

Contacta con Biak Bat

    C/ Amandrea s/n
    31800 Alsasua (Navarra)

    info@biakbat.eus
    formacion@biakbat.eus
    psicologia@biakbat.eus

    +34 948 54 37 40
    +34 646 12 37 68

    Financiado por

    Aviso Legal | Política de Privacidad | Política de Cookies

    Diseño y desarrollo: TaPuntu

    TOP