• LANGUAGES  
  • CAS
  • EUS

Biak Bat

  • Hasiera
  • Biak Bat
    • Istoria
    • Taldea
    • Gardentasun ataria
    • Egoitza
  • Animaliekin esku-hartzeak
    • Terapiak
    • Hezkuntza
    • Ekintzak
    • Beste esku-hartze batzuk
  • Formazioak
  • Lagundu
  • Bloga
  • Kontaktua
Osteguna, 22 Ekaina 2023 / Partekatua infancia, Irakurkide, Jóvenes

Irakurkide. Sakanako Mankomunitatearekin irakurketa euskaraz sustatzen

Lehen aldiz izan da aurten, 2023an, Biak Bat eta Sakanako Mankomunitateak elkarlanean Irakurkide
programa martxan jartzen dugula.

Elkarteak 2019.urtean jarri zuen lehen aldiz programa martxan eta hortik geroztik, Nafarroako herri
desberdinetan aritu dira txakurrekin irakurtzen: Iruñea, Leitza, Altsasu etab.

Aurten aldiz, Sakanako herri guztietan, txiki zein handi, irakurzaletasuna euskaraz bultzatzeko helburuarekin.

Oraingoz, lau tailer burutu dira:
Maiatzean, Irurtzungo eta Olaztiko Liburutegietan eta ekainan aldiz, Ziordiako Liburutegian eta
Altsasuko Biak Bat-eko egoitzan Anfas Sakanarekin batera.

 

Oso esperientzia polita izaten ari da, parte-hartzaileak, oraingoz 65 pertsona (haur eta familia
artean) asko disfrutatzen ari dira. Haurrek gogoz etortzen dira, irria aurpegian eta jakinmin
handiarekin. Irakurketa askotan ez dute gustoko eta esperientzia honekin gehiago gustatzea
espero dugu.

Ivonne eta Lua, tailerretan parte-hartzen duten txakurrak, oso lagungarri dira horretan eta
askotan Saioa bukatzen dutenean gerturatu, agurtu eta besarkada handia ematen diote.
Gustura egon diren seinale.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Uda ondoren tailerrak jarraituko dute, bai Altsasuko eta Arbizuko liburutegietan, Olaztiko eskolan…

Oraindik aukera dago, saioak egin ez diren herrietan egiteko, beraz, liburutegi, eskola zein haur-gazteei zuzendutako ekintzen arduradunak jar daitezke kontaktuan:

 

info.biakbat@gmail.com edo 646123768an eta saioa antolatu dezakete beraien herrian.

 

  • Tweet

What you can read next

Terapia con perros en Educación Especial, la apuesta de Educación en Navarra
¡Ongietorri a la Radio de Biak Bat!
Recaudamos fondos para Becas para Terapia con Animales

Biak Bat-ekin kontaktatu

    Amandrea z/g
    31800 Altsasu (Nafarroa)

    info@biakbat.eus
    formacion@biakbat.eus
    psicologia@biakbat.eus

    +34 948 54 37 40
    +34 646 12 37 68

    Finantziatua

    Lege Abisua | Pribatasun Politika | Cookien Politika

    Diseinua eta Garapena: TaPuntu

    IGO