IrakurKIDE Proiektua
Irakurkide ilusio handiz Altsasun burutzen ari garen proiektu bat da, txakurren laguntzaz, irakurketa, euskara eta euskal mitologia biltzen dituzten tailer ezberdinak dira.
Proiektu berritzaile honetan Euskarabidearen laguntza izan dugu eta profesional ezberdinak parte hartzen dute, alde batetik, psikologoak, animaliek lagundutako terapian teknikariak eta adituak diren profesionalak, beste aldetik, txakur hezitzaileak eta animaliek lagundutako terapian teknikariak.
Helburuak
Helburu nagusia Altsasuko haur eta gazteetan euskara sustatzea da, irakurketa eta txakurren komunikazioaren bidez.
Helburu espezifikoak ere baditu, Sakanan euskararen presentzia areagotzea, adin ezberdinetako ume eta gazteetan irakurketa gaitasunak hobetzea eta beraien artean euskaraz hitz egiteko motibazioa sortzea, hizkuntza erabiltzeko ohiturak bermatzeko.
Aldi berean, euskara protagonista den aisialdi espazioak sortzea du helburu eta euskararekiko jarrera hobetzea sentsibilizazioa eta normalizazioaren bidez tailerretan burututako jardueretan.
Ekintzak aurrera eraman ahal izateko materialaren aukeraketa eta prestakuntzan Arkatz liburu dendaren laguntza izan dugu.
Parte hartzaileak
Uztailan burutu dugu eta guztira zortzi ekintza gauzatu ditugu adin ezberdineko ume eta gazteentzat, 3 talde ezberdin eginez, adinaren arabera. Batetik, Aisiz Blai Lehen Hezkuntzako 3. Mailako haurrekin, Uda Gazteko, 12-16 urte bitarteko gazte taldearekin eta azkenik, Gu Geu Gazte, Aniztasun funtzionala duten gazteekin. Orotara, 50 haur eta gaztek parte-hartuko dute proiektuan.
Antolakuntza
Ekintza hauek ordu beteko iraupena dute eta hiru ataletan antolatzen ditugu:
Hasiera (Ekintzari sarrera emateko jarduera ezberdinak) , garapena ( atal luzeena eta ekintzaren erdiko zatia da) eta amaiera (agurtzeko ekintza egokia da).
Garapenean partaideak hiru talde txikiagotan banatzen ditugu, bertan txakurrarekin komunikazio zuzenago izateko eta aukeratutako liburuaren ulermena ziurtatzeko.
Txakurrak izan dira taldearen laguntzaileak, liburuaren zatiak ekartzen edo testua irakurri eta gero galdera ezberdinak aukeratzen. Ekintzak benetan dibertigarriak dira, honi esker,partaideek primeran pasatzeko aukera dute irakurtzen eta euskaraz hitz egiten duten bitartean.
Gazteen taldeetan mitologiako pertsonaia ezberdinak ezagutu ditugu, Lamiak, Galtzagorriak, Sorginak eta sorginen artean Mainamikirri, Burundako ipuin tradizionala, Altsasuko Castillo Suarez-ek editatutako testua eta Morkots-en irudien bidez Altsasuko sorginari buruz gehiago ikasi dugu.
Txikien taldeetan, Jentilak eta Mari ezagutu ditugu, Xabier Strubell eta Eneko Aritzaren kondairekin Euskal Mitologian duten papera aztertu dugu, gainera, ipuin hauek Alai Zubimendi eta Yoana Figueras egindako ilustrazio apartak dituzte txikiek margotzeko.
Azkeneko talde honek, Mainamikirri liburua, txakurrekin eta Castillo Suarez- ekin batera irakurtzeko aukera izan dute. Egun honetan ere, Elena, Arkatz liburudendatik etorri da. Guztion artean giro ederra sortu dugu.
Irakurkide proiektuari esker parte hartzaile guztiek esperientzia polit bat bizi izan dute uda honetan, non txakurren laguntzaz primeran pasa dute euskara eta irakurketa protagonistak izanda.