Beste Esku-hartze batzuk

Arlo terapeutiko, hezkuntza eta aisialdiko esku-hartzeez gain, zentro bakoitzaren beharretara egokitutako proposamenak eskaintzen ditugu.

  1. Gure taldeak entitate bakoitzaren eskakizun indibidualak entzuten ditu.
  2. Esku-hartzearekin behar posibleen azterketa egiten dugu zentro bakoitzaren profesionalekin koordinatuta.
  3. Proposamen indibidualizatua egiten dugu, beharretara, helburuetara eta denborarik egokiena (jarduera puntuala edo epe luzerakoa) egokitua.
  4. Saioak diseinatzen ditugu eta beharrezko argibideak jasotzen ditugu entitateko profesionalen eskutik.
  5. Programa martxan jartzen dugu.
  6. Iritzia ematen dugu, esku-hartzearen ezaugarriek hala eskatzen badute.
  7. Onuradunen iritzia entzuten dugu.

AMALUR

Amalur, aniztasun funtzionala edota gizarte-zailtasunak dituzten 18 eta 65 urte bitarteko helduentzat egokitutako baratzezaintza terapeutiko, sozial eta hezitzailea eta oilategi egokitu proiektua da.

Zaintza eta elikadura, arrautza bilketa, landaketa, udako uzta, ureztatzea eta abar bezalako jarduerak proposatzen ditu, autonomiarako eta gizarte parte-hartzerako, autodeterminaziorako eta lanerako trebetasunak garatzeko.Ongizate fisikoa, emozionala eta soziala hobetzeaz gain, besteak beste.

Naturak pertsonei aukera anitz eskaintzen dituen ikaskuntza-testuinguru naturala bihurtzen da, esku-hartzea deskontextualizatzen du, erresistentzia posibleak gaindituz eta motibazioa areagotuz.

IGO