Animaliek Lagundutako Terapia

Pertsona-animalien arteko elkarreraginean ematen diren onuretan oinarritutako esku-hartze terapeutikoa da eta animaliekin Lagundutako esku-hartzeetan espezializatutako osasun profesional batek zuzentzen du. Pertsonaren funtzionamendu integralean hobekuntzak lortzeko helburu zehatz eta neurgarriak ditu.

Parte-hartzen duten animalia guztiek, bereziki hautatuta eta hezita daude eta nahikoa eskarmentua dute ongizate baldintzetan beraien parte hartzea bermatzeko.

¡ EZAGUTU GURE PROGRAMAK !

Lau zango, Milaka irri

"Lau zango, milaka irri" programan, bere garapenean zailtasunak dituzten haur, familia eta haien inguruneari arreta eta Animaliek Lagundutako Terapia batzen dira, garapen integral onena lortzeko helburuarekin.
Adinaren arabera bi azpiprogrametan banatzen da:

ARRETA GOIZTIARRA

0-6 urte bitartean

GARAPENARI LAGUNTZA

6-16 urte bitartean

Honako beharrei arreta ematen diegu: Autismoa (AEN), ADN-ADN-H, Garun paralisia, jarrera arazoak, behar sozioemozionalak, irakurketa-idazketa zailtasunak, jaiotze goiztiarrak, txakurrei beldur espefizikoa etab.
Asteroko banakako saioak, familiari eta inguruari zuzendutako saioekin konbinatzen dituzte, Familia Eskola, anai-arrebenkin tailerrak eta Trebetasun sozialak lantzen diren taldeak etab.
Programa Biak Bat-eko egoitzan edo parte-hartzaileen erreferentziazko zentruetan egiten da.

AZTARNA UZTEN

"Aztarna Uzten" programan, genero indarkeria egoeratan hazi diren haur eta gazteei arreta eta Animaliek Lagundutako Terapia batzen dira, hauek bizipen eta esposizioaren ondorioz duten sintomatologia murrizteko eta estresaren eta emozioen erregulaziorako baliabideak handitzeko helburuarekin.
Parte-hartzaileak, 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteak izan daitezke.

Asteroko banakako saioak, amarekin elkarrekin egindako hileko saioekin konbinatzen dira, animalien laguntzarekin atxikimendu seguru eta positiboa sortzen laguntzen duen espazio seguru bat eraikiz.
Programa Biak Bat-eko egoitzan edo parte-hartzaileen erreferentziazko zentruetan egiten da.

2017tik " Aztarna Uzten, Animaliek Lagundutako Terapia programaren diseinua, ezarpena eta ebaluazio” ikerketa lana burutzen ari gara Euskal Herriko Unibertsitateko Qualiker Ikerketa Taldearekin batera.

BISITA NAZAZU ETA ZURE IRRIA EMAN

"Bisita nazazu eta zure irria eman” programan, eguneko zentroetara edo egoitzetara doazen adineko pertsonei arreta eta Animaliek Lagundutako esku-hartzeak batzen dira.
Helburuen arabera bi azpiprogrametan banatzen da:

BISITA PROGRAMA

Bisita horiek eguneroko jarduerez gozatzeko eta errutinatik ateratzeko aukera ematen digute.

TERAPIA PROGRAMA

Animalien laguntzaz, eguneroko ekintzen estimulazioaren bidez gaitasun kognitiboak mantentzea eta narriadura funtzionalaren aurrerapena murriztea du helburu. Baita baliabide sozio-emozionalak, pertsonen arteko harremanak eta ongizate emozionala sustatzea ere.

Programan parte hartzen duten adineko pertsonek, narriadura kognitiborik gabeko pertsonetatik, narriadura larria duten pertsonak arte dira. Hori dela eta, gure diziplina anitzeko lantaldeak,parte hartzaileei egokituz eta zentroaren profesionalekin koordinatuta saioak diseinatu egiten ditu.

Biak Bat-eko profesionalak eta animalial zentru eta egoitzetara joaten dira esku-hartzeak burutzera.

KIMA

"Kima” programan, babesgabe arrisku egoeran dauden haurtzaro eta nerabezaroari arreta eta Animaliek Lagundutako Terapia batera elkartzen dira.

Helburua, animalien laguntzarekin 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteen babesgabeari aurrea hartzea da eta babesgabe arriskuan edo babesgabe arin egoeratan dauden haur eta gazteen, trebetasun sozio-emozionalak areagotzea.

Aldi berean, helburua biztanlego orokorrari haurren eta nerabeen tratu onei buruz sentikortzea eta babesgabe egoeran dauden adingabeen inguruko Animaliek Lagundutako Terapia eremuan ebidentzia zientifikoa handitzea da.

Saioak astean behin egiten dira eta 3-4 haur-gazteko talde txikitan, talde lanaren onurak aprobetxatuz.

Programa, Biak Bat-eko egoitzan edo parte-hartzaileen erreferentziazko zentruetan egiten da.

IGO